Garoña...


Euskalnaturatik Garoñari buruzko azken berria:  

Garoña martxan jarraitzeko baimena eman du CSNk

Espainiako Gobernuak ustiapena luzatzeko presioa egin du.


2013/05/27 | Garikoitz Perurena


Garoña martxan jarraitzeko baimena eman du CSNk
Santa Maria de Garoñako Zentral Nuklearra

Burgoseko Santa Maria de Garoña herrian dagoen zentral nuklearra ustiatzeko baimena urtebetez luzatzea erabaki du Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN). Denbora horretan Nuclenorrek zentrala geldirik eduki beharko du, alegia, erreaktorean erregai nuklearrik sartu gabe.

Soilik Espainiako Gobernuaren oniritzia falta bada ere, lehenagotik ezaguna da baimena ematearen alde dagoela. Beraz, urtebetez luzatuko da Garoñako Zentral Nuklearraren jarduna, Estatuko zentralik zaharrena eta Chernobilgoaren parekoa den zentrala.
Baimenak ez du erreaktorean erregai nuklearrik sartzen uzten, baina CSNk ez du ate hori guztiz itxi eta Nuclenorri baldintza batzuk ere jarri dizkio hori egin nahiko balu ( besteak beste erreaktorearen ontzia ikertzea, diseinu aldaketak egitea eta zentralaren segurtasuna hobetzeko irizpideak ezartzea).

Iturria: www.berria.info
http://www.euskalnatura.net/harian/albisteak/ingurumena/item/garona-martxan-jarraitzeko-baimena-eman-du-csnk?category_id=215